XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bateginik kanpainan hamaika jaialdi galant

Atzo eman zioten hasiera, Imanol, Labordeta, Paco Ibañez, Xabier Ribalta eta Autek Donostiako Anoeta kiroldegian, Elkartasun Jaialdia gisa aurkeztutako saioaz.

Bateginik kanpainaren barnean hamar taulatan banaturik emanen diren kantautore folk eta rock talde zenbaiten kontzertu mordoari.

Maiatzaren 15a bitartean iraungo duten jaialdiok, Euskal Herriko hiriburuetako nahiz eta herri eta auzo mailako espektakulu bikainak bezain galantak bilakatuko direlakoan gaude, hau honela izan dadin ahalegin bikaina burutu duelarik Bateginik kanpainako jaialdietarako batzordeak, etxeko izen gehientsuenak batetik eta atzerriko talde ospetsuren bat ere (UB-40 Britania handiko taldean hain zuzen) bilduz guzti honen burutzeko.

Hurrengo kontzertuari handiari dagokionez, Donostiako kiroldegian izango da ere, apirilak 17an (igandez), folk inguruko hiru talde ospetsurekin.

Steeleye Span irlandar taldearekin batera, Milladoiro galizarra eta Oskorri euskalduna arituko dira bertan.